2009/10/19

SUMA Y SIGUE

Xabier Gallo
Berriozarko jaiak aspaldi pastu egin direla eta oraindik txupinazoaren kontua arrastaka daramagu. Orain Berriozarko giza kultur eta politiko mugimendua kalera atera behar da faxismoaren joku zikina salatzeko. Nire ustez hau ez da Berriozarko auzokideen gustokoa (edo agian batzuena bai?) kalera ateratzea eta energiak gastatzea horrelako gauzekin baina berriro ere, eta batzuen penarako,(UPN eta PSNrako hain zuzen ere) parada izanen dugu herri mugimendua inoiz baino gehiago elkartuta ikusteko.

Eta zer espero zuten Sayas jaunak eta bere lagunak? Hiru zinegotzi bidali dute auzitegi nazionalera, deklaratzera, soberan entzun ditugun txorakeri buruz eta herria geratzea ezer egin gabe nahi zuten? Ba gaizki atera zaie plana. Herria elkartuko da eta kalera aterako da ez dugula horrelako jarrera faxistarik nahi esatera, ozenki esatera gainera, inork ez geratzeko salantzekin, ez gaude batere konforme eraso hauekin eta bide batez  Berriozarrek Berriozar aurrera eramanen du oztopo guztien gainetik esateko. Argi ta garbi gera dadila.

Pena ematen dit eraso hau pertsonalizatuta egotea hiru zinegotzietan, beraiek jeitsi behar izan ziren Madrilera baina inork pentsa ez dezan bakarrik daudela zeren eta pertsona asko eta asko beraien ondoan egon eta egongo baikara. Pena ematen dit bai, baina penagarriago izan behar da Berriozarko mugimendua hautsi nahi izan dutenentzat inongo arrakastarik gabe ez izatea.

Ezin dut bukatu harro sentitzen naizela Berriozartarra izateaz esan gabe, nahiz eta nire herriaren izena batzuetan zikina egotea horrelako gatazka artifizialekin, eta harro sentitzen naiz batez ere jendeaz zeren eta hurrengo larunbateko manifestaldian bezala demostratzen da ezin izanen dutela gurekin, eta ea ulertzen duten behingoz horrelako erasoak batzen gaitu oraindik gehiago, Utzi pakean Berriozar!!!.

"SER LIBRES EN PATRIA LIBRE, QUE BERRIOZAR NO OLVIDAMOS"
GORA BERRIOZAR

No hay comentarios:

Publicar un comentario