2010/01/07

56 urteko senegaldarra

Jokin Irigoien

“Motxiladun beltz ziztrina
atzeman dut kalean”
pipadun berde krudelak
neguko gau hotzean.


“Diskez betetako poltsa,
hura soineko zama!”
bizkarraz gain poltsikoa
berotzeko darama.

“Agiririk ez duenez
arriskutsua ei da”,
laster bidaliko dute
jatorrizko herrira.

“Beltz bat gutxiago hemen
lanpostuak kentzeko;
jabe zuri aski dago
lantegiak ixteko!

“Beltz hauek guztiak dira
erantzule krisiaz!”;
nik dakidanez ez dira
mintzo hipokrisiaz.

“Xumea beti menpean,
ezin dut gorde herra”,
mixeria baizik ez zara,
sistema txit ankerra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario